domingo, 14 de marzo de 2010

Eskaera

NORK: Ane NORI: Alkate jauna


Alkate jaun hori:
Gutun honen bitartez, gazteen egoera adierazi nahi dizut.
Badakizunez, Zornotzan gazte txoko bat dago, bertan gazteak elkartzeko, jolasteko eta ordenagailuekin lanak egiteko aukera dago. Orain dela gutxira arte oso gustura egoten ginen bertan, baina, orain hamaika urteko umeez beteta dago eta oilotoki bat dirudi, denak korrika eta zarataka. Horrez gain, umeen gurasoak ere sartzen dira beraiekin hitz egiteko edo bertako monitoreekin egoteko eta gazte txokoa, gazteentzat da, esaldiak esaten duen moduan.
Orain, gazteak, eguraldi txarra egiten duenean, inora joan ezinean egoten gara, kalean pasatzen dugu arrastia hotza guztia hartzen, ume horiek guztiak, lekua kendu digutelako. Badakit, haiek ere leku bat behar dutela baina gurea inbaditu gabe. Gainera, gauetan egiten diren ekintzak umeentzat ere badira eta guri, gauza horiek asko aspertzen gaituzte. Asko aldatu da gazte txokoa, bertara sartzeko adina murriztu zutenean.

Beraz, guretzat beste txoko bat sortzea gustatuko litzaidake, hamabost urteko gorakoentzat. Gainera, ordenagailu berriak jartzea ere oso aproposa izango zen, gazte txokoko guztietatik batek baino ez duelako funtzionatzen eta gainera oso motel doa.
Badakit ez dela erraza izango guretzako leku bat aurkitzea, baina, ez duzu uste guk ere leku bat behar dugula bertan lagunekin lasai egoteko?
Beste gauza bat ere eskatu nahi nizuke, noizean behin, gauetan egindako ekintzak gazteentzat izatea gustatuko litzaidake, egiten dituzuen ekintzak, umeentzat izaten dira denak eta guri aspertzen gaituzte.

Nire eskaria kontuan hartuko duzulakoan, eskerrik asko, agur.


2010ko Urtarrilaren 28a

No hay comentarios:

Publicar un comentario