domingo, 14 de marzo de 2010

Eskaera gutuna

Egunkariko zuzendari jaun hori:
Gutun honen bitartez, gauza bat eskatu nahi dizut.
ETBko kanalari buruzko iritzi bat idatzi dut, pasadan astean agertutako beste iritzi bati buruz desadostasuna adierazteko.
Iritzi horretan, ETBko programazio oso dibertigarria eta adin guztientzat egokia dela esaten du baina ni ez nago horrekin ados eta nire iritzia aurkeztu nahi dizuet.
Beraz, egunkarian, iritzia jartzea asko gustatuko litzaidake denek irakur dezaten eta horrela, denon artean egoera alda dezagun.

Nire eskaera kontuan hartuko duzulakoan, eskerrik asko, agur.


2010ko Otsailaren 15a



ETBko zuzendari hori:
Gutun honekin, ETBko programazioari buruzko desadostasunak adierazi nahi dizkizut.
Pasadan astean, egunkarian, iritzi testu bat ikusi nuen eta programazio dibertigarria eta adin guztientzat egokia zela esaten zuen, baina, ez nago ados horrekin.
Programa guztiak berdinak dira, txutxu-mutxu aspergarriak baino ez dituzte kontatzen eta uste dut inori ez zaizkigula horrelako gauzak interesatzen. Beti gai berdinei buruz hitz egiten dute eta garrasiak baino ez dituzte botatzen beraiek arrazoia dutela demostratzen.

Horretaz aparte, “ reality show “ asko ere badaude, adibidez: Gran hermano. Denok badakigu etxe horren barruan gertatzen dena, pentsatuta dagoela, antzerki bat baino ez da. Txarrena, batzuei programa hauek erakartzen zaizkiela eta kontatzen dituzten gezur guztiak irensten dituztela.

Gainera, gure seme-alabentzako programak ez dira agertzen eta marrazki bizidun eta dokumental gehiago jartzea gustatuko litzaidake gure semeek, telebistarekin gauzak ikas ditzaten. Orain, txutxu-mutxuak baino ez dituzte ikusten eta gauza horiek ez dira egokiak, ume batzuek ikusteko, gauza txarrak baino ez dituzte ikasten.

Nagusientzat, pelikula berriagoak jartzea ere eskatzen dizut. Beti antzinako pelikulak ikusten ditugu, beti berdinak. Aste guztian, pelikula berdinak errepikatzen dituzue eta azkenean aspertu egiten dute. Ginera, iragarki gehiegi agertzen dira eta pelikula oso ikuste ezinezkoa da, iragarki guztiekin loak hartzen duzu.

Badakit, eskatzen dudan guztia emango ez didazula baina programazio zertxobait aldatzea espero dut.

Nire iritzia kontuan hartuko duzulakoan, eskerrik asko, agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario