sábado, 24 de abril de 2010


ANNA SEWELL:

Anna Sewell, Great Yarmothen (Ingalaterrako kostan) jaio zen 1820ko Martxoaren 30ean.
Bere aita Isaac Sewell zen eta bere ama, Mary Wringht Sewell.
Bere ama, idazlea zen eta umeentzako ipuin famatu asko idatzi zituen, horrek, nahiko arrakastatsua izatera bultzatu zuen.
Anaia txiki bat ere bazeukan, Philip Sewell izenekoa. Oso ikasle ona zen eta ingeniari garrantzitsua bihurtu zen.

Anna, ez zen eskolara joaten, etxeko andra zen, amaren erlijioak hori esaten zuelako baina hamabi urte zituenean, Sewell familia Stoke Newingtonera lekualdatu zen aitaren lana zela eta. Bertan, lehen eskolara joan zen eta ikasle bikaina zela konturatu ziren. Hainbat sari ere irabazi zituen matematika eta ingelera arloetan egindako lehiaketetan.
Bi urte geroago, istripu bat izan zuen. Ikastetxetik etxerako bidean irristatu eta orkatilak zauritu zituen. Egoera oso larria zen, medikuek bakarrik ibili ezin izango zuela esan zuten baina bere aitak 1836.urtean , Bringhtonen lanpostu bat aurkitu zuen, bertako klimak Annaren lesioan on egingo zuenaren esperantzaz. Baina zoritzarrez, herren geratu zen betirako eta ezin zuen bere kabuz ibili.
Oso gogorra izan zen Annarentzat gertatutakoa eta asko kostatu zitzaion ezintasun hau onartzea.
Leku batetik bestera mugitzeko, zaldiek tiratutako gurdiak erabiltzen zituen eta hori zela eta, animalienganako maitasuna garatu zuen.
Zaldiak txarto tratatzen zituztela konturatu eta animalien tratu txarrengatik kezkatu eta ondo tratatzeko borrokatu zen.
Batzuetan, Annak ez zuen ohetik altxatzeko indarrik izaten baina ezin zen geldirik egon eta liburu bat idazten hasi zen, Black Beauty izenekoa.
Liburu hau, 1871. urtean hasi zen idazten.
Istorio honek, tratu txarrak jasaten dituen zaldi baten abenturei buruz hitz egiten du, erretiro zoriontsua lortu arte. Errealitatean gertatu zen eta Annak, honi buruz ikusitako guztia kontatu behar zuen, jende guztiak animalienganako tratu txarrei bukaera emateko asmoz.
Anna, hepatitisagatik hil zen 1978ko Apirilaren 25ean bere liburua argitaratu ondoren.
Honi esker, animali askoren bizitzak hobetu ziren baina liburu honen arrakasta eta animalien tratuan egondako aldaketak ezin izan zituen ikusi.
Orain, hainbat hizkuntzatara egokitua izan da liburua eta filmak ere egin dituzte.